2010-11-30

PROJECT COMENIUS 2011/2013

Aurreko ikasturtean Eskola Kontseiluak eskolak Comenius proiektuan sartzea (edo ahalegintzea behintzat) onartu zuen. Geroztik proiektu honetan sartzeko guztiz beharrezkoak diren sozioen (partner) bila ibili gara. Gure lanak emaitzak eman ditu, eta jadanik, talde bateko kideak gara, eta dena ondo badoa, DIVERSITY - OUR MOST PRECIOUS TREASURE lelopean, 2011/2013 ikasturteetarako proiektua eskatuko dugu.
Baina nortzuk dira gurekin lanean aritzeko prest dauden eskolak?, ba hemen dituzue:

. Proiektuaren zer nolakoak definitzeko Turkiako eskolakoek Prestakuntza bisita bat antolatu dute, abenduaren 13tik 17ra, euren ikastetxean, eta bertara Poloniako irakasleak eta gure eskolako irakasleak (Edurne Ugarte eta Ainhoa Pujna) joango dira.
Denontzako aberasgarria izango dela uste dugu, eta datorren ikasturterako proiektua onartzen badute, gure eskolak Europako beste herrialdetako ateak irekita izango ditu....

No hay comentarios:

Publicar un comentario