2010-11-19

COGAN NURSERY SCHOOL ETA ZEANURIKO ESKOLA

Pasadan ikasturtean Galesen dagoen haur hezkuntzako ikastetxe batekin harremanetan jarri ginen. Ikastetxearen izena Cogan nursery School da.
Aurreko sarrera batean aurten eskola honekin egin dugun ekintza baten berri eman genuen (elkarri maleta bat bidaltzea eta bertan gure eskola eta herria ezagutarazteko baliagarriak diren hainbat gauza sartzea adostu genuen)
Baina, nortzuk dira gure lagun berriak?Horretarako eurek bidalitako aurkezpena hemen jartzen dugu. Gainera euren web orria bisitatzea gomendatzen dizuegu....(ikastetxea zoragarria da...)
Coganeko lagunekin elkarlanean aritu gara, eta agian denboraz, pertsonalki ezagutzeko aukera izango dugu......

No hay comentarios:

Publicar un comentario