2010-02-19

IHAUTERIAK 10



Ihauterietako aragzki batzuk ditugu hemen, eta giroa alaitzeko Olatz eta Estiren Ubeldura zuriak kanta.

GURASO ALKARTEAREN BARRI EMOTEKO BATZARRA



Eguna: otsailaren 25ean, eguena
Ordua: 18:00etan
Lekua: Udaletxe azpian
GAIAK:
  • Aurreko aktaren irakurketa
  • Sozio liburuaren eguneraketa
  • Zuhatzako urteerea
  • San Isidro
  • Kurtso amaierako jaia
  • Ekaineko ordutegi asistentziala
  • Beste batzuk: Santa Ageda, egutegiak, guraso elkartearen zuzendaritza batzordeko partaide berriak.
  • Galderak eta eskaerak
Guraso Alkartearen zuzendaritza batzordea
OHARRA: Gure eskolaren onerako oso garrantzitsua da guraso guztiak batzarrera etortzea, denon ahotsa entzun ahal izateko.
__________________________________________________________________
Reunión Informativa de la Asociación de Padres y Madres.
Dia: 25 de febrero, jueves. Hora: 18:00, Lugar: bajos del ayuntamiento. Orden del día: Actualizar libro de socios, Salida a Zuhatza, San Isidro, Fiesta fin de curso, ....

2010-02-11

BIHARKO IHAUTERIETAKO JAIALDIA ATZERATUTA

Eguraldia dela eta eskolan biharko ihauterietako jaialdia datorren eguaztenera atzeratzea erabaki dugu. Horrela ume guztiak etortzeko aukera ziurtatu nahi dugu, eta eguaztenerako eguraldia hobeagoa izango denez herriko plazan ospatzeko aukera izango dugu.

FORU ALDUNDIA IKUSTEKO IRTEERA ELURRA DELA ETA BERTAN BEHARA GELDITU DA

Elurra dela eta gaurko txangoa bertan behera gelditu da. Beraz, Foru Aldundia ikustera beste egun baterako utzi dugu.
Beste alde batetik, auzune batzuetako umeak ez dira eskolara etorri etxetik bajatzeko arazoak eduki dituztelako, eta beste batzuk etorri egin dira baina arazoekin...

IKASPILOTA TOPAKETAK' 09-10

Martitzen honetan gure eskolako 5. eta 6. mailakoak Igorrera joan dira "Pilota topaketetara". Guztira 175 haurra egon dira, hurrengo ikastetxekoak:
  • ARRANKUDIAGA I. P. (Arrankudiaga)
  • ARRATIA I.P. (artea)
  • DIMA UGARAGA I.P. (Dima)
  • IGNAZIO ZUBIZARRETA I.P. (Igorre)
  • JUAN B. EGUZKIZA MEABE I.P.
  • OTXANDIO I.P. (Otxandio)
  • ZEANURI I.P. (Zeanuri)
  • ZUBIALDE I.P.
Egindako ekintzen artean hurrengoak egon dira: Pilota jokoak, Pilota jaialdia ...
Oso ondo pasatu dute...

2010-02-04

MENDI IRTEERA: SAN ADRIANERA


Zapatu honetan, otsailak 6a, guraso elkarteak antolatutako mendi irteeran bat egongo da Ipiñaburuko San Adrian baselizara. Plazatik (Txoko Sagarnatik) goizeko 9:30etan irtengo gara eta eskolako familia guztiak gonbidatuta zaudete.

2010-02-03

SANTA AGEDA ETA IHAUTERIAK

Hemen daukazue aurtengo Santa Ageda eta Ihauterietako egitaraua. Denon parte hartzea espero dugu.