2011-11-15

IKASKETA KOOPERATIBOA HAUR HEZKUNTZAN

Aurreko ikasturtean lehen hezkuntzako talde guztietan ikasketa kooperatiboa lantzen hasi ginen. Aurten Haur Hezkuntzakoak ere gure lantxoak egiten hasi gara.
Lehenengo pausua gela kohesionatzea da, eta horretako dinamika desberdinak erabili ditugu.
  • 3 urteko gelan elkar ezagutzeko Maleta izeneko dinamika egin dugu. Dinamika honen helburua elkarren arteko harremana, elkar ezagutza eta taldearen barruan distentsioa bultzatzea da.
  • 4 urteko gelan Koloretako mundua dinamika egin dugu. Dinamika honen bitartez ikasleak modu kooperatiboan lan egiteko prestatzea eta sentsibilizatzea lortu nahi da.


  • 5 urteko gelan Armiarma Sarea izeneko dinamika burutu dugu. Bertan talde lanaren garrantzia eta eraginkortasuna erakutsi nahi da.


  • HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLE TALDEA

2011-11-08

Emilen, Unai ta Edurne idazten Paristik!


BON JOUIR!!! HEMEN LOUVRES-ETIK IDAZTEN DIZUEGU. ATZO ARRATSALDEAN HELDU GINEN ETA AZKENEAN BAZKIDE GUZTIOK ELKAR EZAGUTU GENUEN. ESKOLA GEHIENAK IKASLE BATZUEKAZ ETORRI DIRA ETA HAUEK GUREKIN ETA BERTAKO FAMILIEKIN DAUDE. GAUR GOIZEAN PROIEKTUARI BURUZ HASI GARA BIRANTOLATZEN HIRU BAZKIDE BAZTERTUTA GELDITU DIRELAKO ETA ARDURA BERRIAK BANATU BEHAR DIRELAKO. HURRENGO EGUNETAN HORREKIN JARRAITUKO DUGU .

BAZKARIA JAN DA GERO TROCADERORA JOAN GARA ETA EIFFEL TOWER-EAN EGON GARA. ITZELA DA!!!

AU REVOIR!!!


2011-11-06

COMENIUS PROIEKTUAREN LEHENENGO BILKURA FRANTZIAN

Astelehenean eskolako hiru irakasle (Edurne, Unai eta Emilen) aurten hasi berri dugun Comenius proiektuaren lehenengo bilkurara doaz, FRANTZIARA (PARIS –tik hurbil / LOUVRES-en) Institut Paul Ricoeur ikastetxera hain zuzen ere.
Aste bete egongo dira, gure bazkideak diren beste ikastetxeko irakasleak ezagutzen (Portugal, Italia eta Polonia) eta bi ikasturtetan zehar batera egingo ditugun lanak eta bilkurak zehazten.
Bitartean, ingeleseko klaseak eta hirugarren zikloan klaseak emateko ordezkoak etorriko dira.
Zeanurin bueltan egongo direnean bai guraso, bai herriko beste eragile batzuei(udala eta kultur taldeei) bertan erabakitakoaren berri emango zaizue, eta bide batez, denon parte hartzea eskatuko da, batez ere Zeanurin burutuko den bilkura antolatu eta aurrera eramateko.
Astean zehar, Louvres-etik jasotzen ditugun berriak blogean jarriko ditugu.
Edurne, Unai eta Emilen ondo pasa, eta lan asko egin.....
Zeanuriko eskola

2011-11-03

GURASOEN BATZARREN EBALUAZIOA

Urrian egindako Guraso Asanblada eta Gelako batzarrean gogobetetasun inkesta pasatu genuen gurasoen artean, hurrengo esteketan inkesta horien laburpena ikusi ahal duzue.
ASANBLADA OROKORRA
GELAKO BATZARRAK
Datu hauekin datorren urterako hobekuntza ekintzak bideratuko ditugu.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.


ZEANURI LHIko ZUZENDARITZA TALDEA

2011-11-02

ZEANURIKO ESKOLA BEGITU ALDIZKARIAN

ZUHATZA 2011

URRIAN ZUHATZAN EGON GINEN.


OSO ONDO PASATU GENUEN!


BEGIRATU ZENBAT EKINTZA EGIN GENITUEN!!!!!