2011-12-21

Lehenengo Gabonak

Kaixo lagunak! Jesusen jaiotza interesatzen zaizue?
Badakizue nondik datorren gabonetako ohitura ?
Erantzun guztiak bideo honetan dituzue.

Bideo honetan argazkiak eta ahots asko agertzen dira, ezetz asmatu norenak?
Ikusi bideo hau eta disfrutatu 3.zikloak egin duen lana.





2011-12-19

Comenius -eko Blog Berria !


Kaixo! Comenius-eko Blog berria sortu dugu. Hauxe da helbidea:
http://zeanuricomenius.blogspot.com/

edo egin klik hemen

2011-12-18

Gabon Kantak

Zorionak eta urte berri on!.Aurten Gabon kanta batzuk prestatu ditugu: "Mesias sarritan"," Los peces en el rio "eta "Olentzero".Hemen duzue kantatzeko letrak.Disfrutatu eta kantatu etxean familiarekin edo bakarka.


2011-11-15

IKASKETA KOOPERATIBOA HAUR HEZKUNTZAN

Aurreko ikasturtean lehen hezkuntzako talde guztietan ikasketa kooperatiboa lantzen hasi ginen. Aurten Haur Hezkuntzakoak ere gure lantxoak egiten hasi gara.
Lehenengo pausua gela kohesionatzea da, eta horretako dinamika desberdinak erabili ditugu.
  • 3 urteko gelan elkar ezagutzeko Maleta izeneko dinamika egin dugu. Dinamika honen helburua elkarren arteko harremana, elkar ezagutza eta taldearen barruan distentsioa bultzatzea da.
  • 4 urteko gelan Koloretako mundua dinamika egin dugu. Dinamika honen bitartez ikasleak modu kooperatiboan lan egiteko prestatzea eta sentsibilizatzea lortu nahi da.


  • 5 urteko gelan Armiarma Sarea izeneko dinamika burutu dugu. Bertan talde lanaren garrantzia eta eraginkortasuna erakutsi nahi da.


  • HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLE TALDEA

2011-11-08

Emilen, Unai ta Edurne idazten Paristik!


BON JOUIR!!! HEMEN LOUVRES-ETIK IDAZTEN DIZUEGU. ATZO ARRATSALDEAN HELDU GINEN ETA AZKENEAN BAZKIDE GUZTIOK ELKAR EZAGUTU GENUEN. ESKOLA GEHIENAK IKASLE BATZUEKAZ ETORRI DIRA ETA HAUEK GUREKIN ETA BERTAKO FAMILIEKIN DAUDE. GAUR GOIZEAN PROIEKTUARI BURUZ HASI GARA BIRANTOLATZEN HIRU BAZKIDE BAZTERTUTA GELDITU DIRELAKO ETA ARDURA BERRIAK BANATU BEHAR DIRELAKO. HURRENGO EGUNETAN HORREKIN JARRAITUKO DUGU .

BAZKARIA JAN DA GERO TROCADERORA JOAN GARA ETA EIFFEL TOWER-EAN EGON GARA. ITZELA DA!!!

AU REVOIR!!!


2011-11-06

COMENIUS PROIEKTUAREN LEHENENGO BILKURA FRANTZIAN

Astelehenean eskolako hiru irakasle (Edurne, Unai eta Emilen) aurten hasi berri dugun Comenius proiektuaren lehenengo bilkurara doaz, FRANTZIARA (PARIS –tik hurbil / LOUVRES-en) Institut Paul Ricoeur ikastetxera hain zuzen ere.
Aste bete egongo dira, gure bazkideak diren beste ikastetxeko irakasleak ezagutzen (Portugal, Italia eta Polonia) eta bi ikasturtetan zehar batera egingo ditugun lanak eta bilkurak zehazten.
Bitartean, ingeleseko klaseak eta hirugarren zikloan klaseak emateko ordezkoak etorriko dira.
Zeanurin bueltan egongo direnean bai guraso, bai herriko beste eragile batzuei(udala eta kultur taldeei) bertan erabakitakoaren berri emango zaizue, eta bide batez, denon parte hartzea eskatuko da, batez ere Zeanurin burutuko den bilkura antolatu eta aurrera eramateko.
Astean zehar, Louvres-etik jasotzen ditugun berriak blogean jarriko ditugu.
Edurne, Unai eta Emilen ondo pasa, eta lan asko egin.....
Zeanuriko eskola

2011-11-03

GURASOEN BATZARREN EBALUAZIOA

Urrian egindako Guraso Asanblada eta Gelako batzarrean gogobetetasun inkesta pasatu genuen gurasoen artean, hurrengo esteketan inkesta horien laburpena ikusi ahal duzue.
ASANBLADA OROKORRA
GELAKO BATZARRAK
Datu hauekin datorren urterako hobekuntza ekintzak bideratuko ditugu.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.


ZEANURI LHIko ZUZENDARITZA TALDEA

2011-11-02

ZEANURIKO ESKOLA BEGITU ALDIZKARIAN

ZUHATZA 2011

URRIAN ZUHATZAN EGON GINEN.


OSO ONDO PASATU GENUEN!


BEGIRATU ZENBAT EKINTZA EGIN GENITUEN!!!!!



2011-10-28

HITZALDIA ZEANURIN

Bertako produktu agroekologikoen kontsumoak,
osasunean, inguruan eta gizartea duen garrantzia.
Zelan sortu Arratian
kontsumo arduratsua bultzatzen dituzten taldeak ?

Eguna: Azaroak 2
Lekua: Zeanuriko kultur etxean
Ordutegia: Arratsaldeko 17:30etan
Antolatzailea:

2011-10-24

UBIDE-ZEANURI LARREN MANKOMUNITATEAREN V. ZEHARKALDIA

100_5452-2

/manulegarreta.wordpress.com

Guraso agurgarriak:

Datorren urri bigarrenaren 29an, zapatuan, Ipizki eta Joko Alai Taldeek eskutik, Ubide-Zeanuri Larren mankomunitatearen V.zeharkaldian parte hartzeko gonbidapena jaso egin dogu.

Aukera ederra izan daiteke gure inguruak eta gure historiaren ataltxo bat ezagutzeko.

Gure seme-alabekaz parte hartzeko laguntzeko asmoz ibilbide laburrago egiteko aukera be eskeintzen jaku.

10:00etan autobusa (nagusiok 1€) ipiniko jaku gurasoak eta umeak Zeanuriko plazatik Barazarrera eroateko eta holan ibilbide erdia egingo geunke.

12:30etarako Zeanuriko plazan egongo gara.

_____________________________________________________________________

Guraso agurgarriak:

De la mano de Ipizki Taldea y Joko Alai Taldea hemos recibido la invitación para participar el 29 de octubre en la

V. Travesía Ubidea-Zeanuri.

Es una buena ocasión para conocer mejor nuestro entorno y parte de nuestra historia.

Se nos ofrece la posibilidad de participar junto con nuestros hijos/as, en un recorrido más corto.

A las 10:00 habrá un autobús (adultos 1€) que nos acerque a padres/madres e hijos/as, que queramos, desde la plaza hasta Barazar y poder hacer la mitad del recorrido.

Para las 12:30 estaremos de vuelta en la plaza.

ZEANURI LHI koGURASO ELKARTEA

2011-10-20

ZEANURIKO ESKOLA IKASTEN IKASIZ JARDUNALDIETAN

Gaur arratsaldean, Zaratamoko berritzeguneak "Ikasten ikasiz" izenpean antolatutako jardualdiak hasi dira.
Bihar goizean, gure eskolako zuendariak, klaustroaren izenean, Ikasketa Kooperatiboaren inguruan ordu erdiko azalpena emango du. Bertan, aurreko ikasturtean lan honen inguran egindakoa laburbiltzen ahaleginduko da, eta bide batez, gure eskola ezagutarazi egingo du beste ikastetxeen artean.

URRIA ETA AZAROKO MENDI IRTEERAK

GURASO ELKARTEAREN ESKUTIK HURRENGO MENDI IRTEERAK EGINGO DIRA:


http://11mendi11istorio.files.wordpress.com/2008/11/blog4.jpg
UPO MENDIRA
URRIAREN 25an-9:30etan plazan (Gogoratu martitzenean jai dela)
IBILBIDEA: Zeanuritik Usansolora (kotxez)
Lekubasotik Uporaino
Zeanurira 18:30 inguruetan helduko gara.
Bazkaldu Upon bertan dagoen merendero batean egingo dugu.
____________________________________________________
Salida el 25 de octubre a UPO. Saldremos desde la plaza a las 9:30, en coche hasta Usansolo y desde allí andando hasta Upo. Comeremos en un merendero y volveremos a Zeanuri para las 18:30


GORBEIA EDO EGIRIÑAO
AZAROAREN 20an- 9:30etan plazan
IBILBIDEA: Plazatik Pagomakurreraino (Kotxez)
Pagomakurre - Egiriñao - Gurutzea (ausartentzat)
Pagomakurren edo Larrederen bazkalduko dugu. Arratsaldeko seiak inguru bueltan egongo gara.
______________________________________________________________________
Salida el 20 de noviembre a Gorbeia o Egiriñao. Saldremos desde la plaza a las 9:30, en coche hasta Pagomakurre y desde allí andando hasta Egiriñao o Gorbeia. Comeremos en Pagomakurre o Larreder y volveremos a Zeanuri para las 18:00

ZEANURI LHIKO GURASO ELKARTEA.

2011-10-13

GURASO ALKARTEAREN BATZAR OROKORRA

Eguna: Urriaren 18an, martitzena.

Ordua: 17:30etan.

Lekua: Udaletxean (Beheko aretoan).

GAIAK

  • Aurreko aktaren irakurketa.
  • Emaitza ekonomikoa 10-1 eta Aurrekontua 11-12.
  • Juntakide barriek
  • Eskolaz kanpoko ekintzak 11-12
  • Beste batzuk.
Zeanurin, 2011ko urriaren 11an

Guraso Alkartearen zuzendaritza batzordea

____________________________________________

ASAMBLEA DE

ASOCIACIÓN DE PADRES Y MADRES

Día: 18 de octubre , martes.

Hora: 17:30.

Lugar: Ayuntamiento (Salón principal)

ORDEN DEL DÍA

· Lectura del acta anterior.

· Resultado económico 10-11

y presupuesto 11-12

· Nuevos miembros junta

· Actividades extraescolares 11-12

· Otros.

Zeanuri,11 de octubre de 2011

Junta Rectora de la AMPA

HAUR HEZKUNTZAKO UMEAK ZUHATZAN


Gaur goizean 4 eta 5 urtekoak Zuhatza irlara joan dira, eta bihar arte ez dira bueltatzen.
Eurekin batera Jabi, Miren eta Judith joan dira.
Eskolara deitu dute oso ondo daudela esanez, ekintza asko egingo dituzte; surf, frontoiko jolasak, arraun, eta optimus itsasontzi txikietan ibili...
Bihar arte.

2011-10-05

GURASOEN BATZARRA

Atzoko batzarrean erabilitako aurkezpena ikusteko KLIK egin.
La presentación de la asamblea de ayer a un CLIC.

-------------------------------------------------------------------
Batzarra eta gero gurasoek egindako ebaluazioaren emaitzak HEMEN.
La evaluación de la reunión la encontrareis aquí

2011-09-04

2011-2012 IKASTURTEA HASTERA DOA

Eguaztenean, irailak 7, eskola ikasleentzat zabaltzen da. Bertan eskolako 15 irakasle zuen zain egongo gara. Gu, jadanik, irailaren batetik lanean gaude, zuek etortzen zaretenerako dena prest jartzen.
Irakasle batzuk ezagunak gara: Belen, Miren, Jabi, Emi, Blanca, Garbiñe, Edurne eta Ainhoa, eta beste batzuk berriak: Arrate, Judith, Arantza, Unai, Laura, Mª Cruz eta Kemen.
Gogoratu aurreko estekan ikasturte honetako egutegia duzuela eta eguaztenean (2 urtekoak kenduta) 9:15erako eskolan egon behar zaretela.
Beno, eguaztenerarte.

Eskolako irakasle taldea



2011-07-12

DATORREN IKASTURTEKO EGUTEGIA

Esteka honetan datorren ikasturteko egutegia daukazue.

En el siguiente enlace tenéis el calendario del curso 2011-2012

2011-07-01

KURTSO BUKAERAKO GURASOEN ASANBLADA

Esteka honetan ekainaren 28an Gurasoen Asanbladaren materiala aurkitu dezakezu.

2011-06-21

3. ziklokoen irakurraldiak

Hirugarren hiruhilabetean zentzumenak landu ditugu eta hauekin batera: argia, soinua eta beroa. Unitate honen azken ekoizpena irakurraldi bat prestatzea zen eta hona hemen gure lanaren emaitza.


Ir a descargar

Ir a descargar

Ir a descargar
Ir a descargar

Euskal Herriko Historia

3.zikloko ikasleek, bigarren hiruhilabetean, Euskal Herriko historiari buruz hainbat gauza ikasi genituen: euskaren jatorria, gizakien historia, aro desberdinetako ezaugarriak, gertaera eta pertsonai historikoak, ....Eta honekin batera ardatz kronologiko bat eta aurkezpenak prestatu genituen. Hona hemen gure lanaren aurkezpen bat.




2011-04-14

KORRIKA17 ZEANURI LIBDUP

Gure eskolako partaide guztiekin grabatutako bideoa egin dugu: ikasle ohiak, guraso, langile, ikasle, irakasle, praktiketako irakasleak, ikasleak izango direnekin.... eta guztiak Euskara eta Korrikaren alde: EUSKALAKARI ZEANURI 2011 lelopean.
Hemen grabatutako bideoa editatu barik dago:





Hemen bideoa editatu eta gero duzue (musika egokia jarrita:

2011-04-12

ANIMALIAK EZAGUTZEN

2011-03-24

Hello from Berriz!


Kaixo! Gaur Osteguna da eta Berrizen jarraitzen dugu danok. Primeran dabilz gure neska-mutilek lanean eta ondo pasatzen. Gaur Olympic Games tokatzen da eta Bihar "Be a blogger".
Badagoz argazki batzuk Berriz eko blogean eta nire blogean ere.
Berriz camp blog

zeanikidszone

Barikuan 2.30etan irtengo gara, bazkaldu ondoren eta 3.30etan helduko gara Zeanurira. Bus-eko geltokian txoko Sagarnan izango da, Bilboko eskolako ikasleei eramanbehar dituelako eta zeanuritik arinago irtetzeko.
See you on Friday!!!
edurne

2011-02-25

EGIPTOKO PROIEKTUKO AZKEN EKOIZPENA

Eskolako sarreran lehen hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek egindako lana erakusgai dago, beraz sartu eta gozatu.



2011-02-18

NEGUA

OLERKIA

AMETS EGIN DUT GAUR

ELURREZKO PANPINA NINTZELA

TXURI-TXURI, GIZEN GIZENA,

HERRIKO HAURREK EGIN NINDUTELA,

HURBILTZEN ZIREN GUZTIEI

ELURREZKO GOXOKIAK

EMATEN NIZKIELA.

AMETS EGIN DUT GERO

EGUZKIA ATERA DELA

ETA NI URTZEN HASI NAIZELA.

2011-01-11

BIGARREN MAILAKOEK ELKAR AURKEZTEN I

Danok pixka bat gehiago elkar ezagutzeko asmoz, non bizi ginen, zer gustoko genuen... elkarri galdetu genion. Gero, telebistako plato batean bageunden bezala aritu ginen, Naia kamara atzean eta gu kamara aurrean, gure lagunaren aurkezpena egiten. Hona hemen!