2011-09-04

2011-2012 IKASTURTEA HASTERA DOA

Eguaztenean, irailak 7, eskola ikasleentzat zabaltzen da. Bertan eskolako 15 irakasle zuen zain egongo gara. Gu, jadanik, irailaren batetik lanean gaude, zuek etortzen zaretenerako dena prest jartzen.
Irakasle batzuk ezagunak gara: Belen, Miren, Jabi, Emi, Blanca, Garbiñe, Edurne eta Ainhoa, eta beste batzuk berriak: Arrate, Judith, Arantza, Unai, Laura, Mª Cruz eta Kemen.
Gogoratu aurreko estekan ikasturte honetako egutegia duzuela eta eguaztenean (2 urtekoak kenduta) 9:15erako eskolan egon behar zaretela.
Beno, eguaztenerarte.

Eskolako irakasle taldea