2011-11-15

IKASKETA KOOPERATIBOA HAUR HEZKUNTZAN

Aurreko ikasturtean lehen hezkuntzako talde guztietan ikasketa kooperatiboa lantzen hasi ginen. Aurten Haur Hezkuntzakoak ere gure lantxoak egiten hasi gara.
Lehenengo pausua gela kohesionatzea da, eta horretako dinamika desberdinak erabili ditugu.
  • 3 urteko gelan elkar ezagutzeko Maleta izeneko dinamika egin dugu. Dinamika honen helburua elkarren arteko harremana, elkar ezagutza eta taldearen barruan distentsioa bultzatzea da.
  • 4 urteko gelan Koloretako mundua dinamika egin dugu. Dinamika honen bitartez ikasleak modu kooperatiboan lan egiteko prestatzea eta sentsibilizatzea lortu nahi da.


  • 5 urteko gelan Armiarma Sarea izeneko dinamika burutu dugu. Bertan talde lanaren garrantzia eta eraginkortasuna erakutsi nahi da.


  • HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLE TALDEA

2 comentarios:

  1. non daude beste guztiak?

    ResponderEliminar
  2. hau da, esan nahi dut, zergatik ez dira agertzen 3 urteko gelako beste guztiak dauden 73 argazki guzti horien artean?

    ResponderEliminar