2011-11-06

COMENIUS PROIEKTUAREN LEHENENGO BILKURA FRANTZIAN

Astelehenean eskolako hiru irakasle (Edurne, Unai eta Emilen) aurten hasi berri dugun Comenius proiektuaren lehenengo bilkurara doaz, FRANTZIARA (PARIS –tik hurbil / LOUVRES-en) Institut Paul Ricoeur ikastetxera hain zuzen ere.
Aste bete egongo dira, gure bazkideak diren beste ikastetxeko irakasleak ezagutzen (Portugal, Italia eta Polonia) eta bi ikasturtetan zehar batera egingo ditugun lanak eta bilkurak zehazten.
Bitartean, ingeleseko klaseak eta hirugarren zikloan klaseak emateko ordezkoak etorriko dira.
Zeanurin bueltan egongo direnean bai guraso, bai herriko beste eragile batzuei(udala eta kultur taldeei) bertan erabakitakoaren berri emango zaizue, eta bide batez, denon parte hartzea eskatuko da, batez ere Zeanurin burutuko den bilkura antolatu eta aurrera eramateko.
Astean zehar, Louvres-etik jasotzen ditugun berriak blogean jarriko ditugu.
Edurne, Unai eta Emilen ondo pasa, eta lan asko egin.....
Zeanuriko eskola

No hay comentarios:

Publicar un comentario