2012-04-23

ASTELEHENA GUIMARAESEN

Gaur goizean Guimaraeseko eskolara joan gara. Bertan gure ikasleak egon dira, euren "pend friends"ekin batera, geletan. Gu bitartean eskola ezagutu dugu. Goizean gure 8 ikasleak nahiko "blokeatuta" ikusi ditugu, gauza berri asko, eskola handia, ikasle asko, guztiak eurei begire... Baina eguna aurrera joan da eta urduritasuna kendu eta arratsalderako Portugaleko ikasleak euren lagunak bihurtu dira. Barreak, jolasak, GUZTIAK fenomeno daude, eta horrela jarraitzen badu barikuan etxera joateko negarrak eta dena egongo da.
Arratsaldeko bostetan harrera ofiziala izan dugu, eta ordurako Zeanuriko ikasleak Portugalekoekin fenomeno egon dira.
Argazki batzuk eta harreraren bideo bat jartzen dugu.
Bihar Guimaraeseko alkatearekin beste harrera bat izango dugu eta arrtsaldean herria ezagutuko dugu.
 Esta mañana hemos llegado a la escuela y hemos encontrado a nuestros alumnos en las calases con sus amigos portugueses. estaban como bloqueados, muchas cosas nuevas en poco tiempo. Pero para la tarde, cuando hemos tenido el acto oficial de bienvenida, todos estaban fenomenal, hablando cin sus nuevos amigos, bromeando, riéndose.... por ahota todo va fenomenal, mañana tendermos un encuentro con el alcalde de la ciudad y visita al casco histórico.
Ainhoa, Edurne eta Unai







1 comentario: