ASTEAZKENA GUIMARAESEN
Kaixo familiak,
gure bisitaren erdia pasatu dugu eta etxera joateko eguna gertuago daukagu.
Umeak hemen pozik daude, baina etxekoak ere faltan botatzen dute.
Gaur Oporto
herria ikustera joan gara. Oso eguraldi txarra izan dugu, batez ere goizean.
Trena 9:30tan
hartu dugu eta ordu bat pasatuta Porton egon gara, eta euria botalean zegoen.
Autobús turistikoa hartu eta bisita gidatua egin dugu. Eguerdian ikasleak euren
“etxe adoptiboetatik” ekarritako bazkaria herriko portuan jan duten bitartean,
irakasleok jatetxe batean bazkaldu dugu. Ordurako ez da euririk egon, eta
erosketa batzuk eta guztiz egin ditugu.
Arratsaldean
Duero ibaitik barkuen ibili gara, Oportoko bodegak ikusi eta berriro etxera.
Nekatuta. Bidean barreak, portugesa eta euskara elkar erakusten….
Hemen gure ikasle
eta euren lagunen argazki bat bidaltzen dizuegu.
De izq a drc: Beñat. iker, Joanluis (Beñaten laguna), Marina, Joao (Ikerren laguna ), Catia (Marinaren laguna), Ana Sofia (Marilaguna), Rita (Leireren laguna), Maria, Leire, Kattalin, Sandra (Kattalinen laguna), Jon, Margarida (Jonen laguna), Catherine eta Adriana (Catherineren laguna)
Ainhoa, Edurne eta Unaia
Duda barik.... eskolako eta Zeanistar guztion artean ongietorri eder bat antolatuko dogu.... aprobetxatu geratzen jatsuen denbora, argazki asko atera eta gaur arrastien Athletik animatu!!!!!
ResponderEliminarOndo pasa.....