2011-09-04

2011-2012 IKASTURTEA HASTERA DOA

Eguaztenean, irailak 7, eskola ikasleentzat zabaltzen da. Bertan eskolako 15 irakasle zuen zain egongo gara. Gu, jadanik, irailaren batetik lanean gaude, zuek etortzen zaretenerako dena prest jartzen.
Irakasle batzuk ezagunak gara: Belen, Miren, Jabi, Emi, Blanca, Garbiñe, Edurne eta Ainhoa, eta beste batzuk berriak: Arrate, Judith, Arantza, Unai, Laura, Mª Cruz eta Kemen.
Gogoratu aurreko estekan ikasturte honetako egutegia duzuela eta eguaztenean (2 urtekoak kenduta) 9:15erako eskolan egon behar zaretela.
Beno, eguaztenerarte.

Eskolako irakasle taldea



2011-07-12

DATORREN IKASTURTEKO EGUTEGIA

Esteka honetan datorren ikasturteko egutegia daukazue.

En el siguiente enlace tenéis el calendario del curso 2011-2012

2011-07-01

KURTSO BUKAERAKO GURASOEN ASANBLADA

Esteka honetan ekainaren 28an Gurasoen Asanbladaren materiala aurkitu dezakezu.

2011-06-21

3. ziklokoen irakurraldiak

Hirugarren hiruhilabetean zentzumenak landu ditugu eta hauekin batera: argia, soinua eta beroa. Unitate honen azken ekoizpena irakurraldi bat prestatzea zen eta hona hemen gure lanaren emaitza.


Ir a descargar

Ir a descargar

Ir a descargar
Ir a descargar

Euskal Herriko Historia

3.zikloko ikasleek, bigarren hiruhilabetean, Euskal Herriko historiari buruz hainbat gauza ikasi genituen: euskaren jatorria, gizakien historia, aro desberdinetako ezaugarriak, gertaera eta pertsonai historikoak, ....Eta honekin batera ardatz kronologiko bat eta aurkezpenak prestatu genituen. Hona hemen gure lanaren aurkezpen bat.




2011-04-14

KORRIKA17 ZEANURI LIBDUP

Gure eskolako partaide guztiekin grabatutako bideoa egin dugu: ikasle ohiak, guraso, langile, ikasle, irakasle, praktiketako irakasleak, ikasleak izango direnekin.... eta guztiak Euskara eta Korrikaren alde: EUSKALAKARI ZEANURI 2011 lelopean.
Hemen grabatutako bideoa editatu barik dago:





Hemen bideoa editatu eta gero duzue (musika egokia jarrita: