Eskolako sarreran lehen hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek egindako lana erakusgai dago, beraz sartu eta gozatu.
2011-02-25
2011-02-18
NEGUA
OLERKIA
AMETS EGIN DUT GAUR
ELURREZKO PANPINA NINTZELA
TXURI-TXURI, GIZEN GIZENA,
HERRIKO HAURREK EGIN NINDUTELA,
HURBILTZEN ZIREN GUZTIEI
ELURREZKO GOXOKIAK
EMATEN NIZKIELA.
AMETS EGIN DUT GERO
EGUZKIA ATERA DELA
ETA NI URTZEN HASI NAIZELA.
2011-02-17
2011-02-11
2011-01-11
BIGARREN MAILAKOEK ELKAR AURKEZTEN I
Danok pixka bat gehiago elkar ezagutzeko asmoz, non bizi ginen, zer gustoko genuen... elkarri galdetu genion. Gero, telebistako plato batean bageunden bezala aritu ginen, Naia kamara atzean eta gu kamara aurrean, gure lagunaren aurkezpena egiten. Hona hemen!
2010-12-17
TURKIARA BIDAIA
Hemen gaude, Istanbuleko aeroportuan, etxerako hegazkinaren zain. Bost egun hauetan bizi izan dugun experientzia zoragarria izan da. Gauza asko ditugu kontatzeko, irakaslei, gurasoei eta ikaslei...
Datorren ikasturtean hasi eta 2012/13 ikasturtean bukatuko den COMENIUS PROEIKTUaren zirriborroa diseinatu dugu, Turkiako (Durdu izeneko Nizipeko eskola bateko zuzendaria) eta Poloniako (Grazyna izeneko poloniar ingeleseko irakaslea) lagunekin batera. Baina gure lagunak egitasmo honetan gehiago dira: errumaniarrak (lehenengo bisita euren herrialdean zehaztuta dago, azaroan), frantziarrak, italiarrak eta portugaldarrak.
Grazyna eta Durdu ezagutzeko lehenengo egunean Nizipeko eskolako irakasle gelan egindako argazki bat bertan jartzen dugu, konturatzen bazarete gure Olentzero ere agertzen da (asko gustatu zitzaien)
Beno, astelehenean eskolan MAS Y MEJOR...
Ainhoa eta Edurne
Suscribirse a:
Entradas (Atom)