2011-10-13

HAUR HEZKUNTZAKO UMEAK ZUHATZAN


Gaur goizean 4 eta 5 urtekoak Zuhatza irlara joan dira, eta bihar arte ez dira bueltatzen.
Eurekin batera Jabi, Miren eta Judith joan dira.
Eskolara deitu dute oso ondo daudela esanez, ekintza asko egingo dituzte; surf, frontoiko jolasak, arraun, eta optimus itsasontzi txikietan ibili...
Bihar arte.

2011-10-05

GURASOEN BATZARRA

Atzoko batzarrean erabilitako aurkezpena ikusteko KLIK egin.
La presentación de la asamblea de ayer a un CLIC.

-------------------------------------------------------------------
Batzarra eta gero gurasoek egindako ebaluazioaren emaitzak HEMEN.
La evaluación de la reunión la encontrareis aquí

2011-09-04

2011-2012 IKASTURTEA HASTERA DOA

Eguaztenean, irailak 7, eskola ikasleentzat zabaltzen da. Bertan eskolako 15 irakasle zuen zain egongo gara. Gu, jadanik, irailaren batetik lanean gaude, zuek etortzen zaretenerako dena prest jartzen.
Irakasle batzuk ezagunak gara: Belen, Miren, Jabi, Emi, Blanca, Garbiñe, Edurne eta Ainhoa, eta beste batzuk berriak: Arrate, Judith, Arantza, Unai, Laura, Mª Cruz eta Kemen.
Gogoratu aurreko estekan ikasturte honetako egutegia duzuela eta eguaztenean (2 urtekoak kenduta) 9:15erako eskolan egon behar zaretela.
Beno, eguaztenerarte.

Eskolako irakasle taldea



2011-07-12

DATORREN IKASTURTEKO EGUTEGIA

Esteka honetan datorren ikasturteko egutegia daukazue.

En el siguiente enlace tenéis el calendario del curso 2011-2012

2011-07-01

KURTSO BUKAERAKO GURASOEN ASANBLADA

Esteka honetan ekainaren 28an Gurasoen Asanbladaren materiala aurkitu dezakezu.

2011-06-21

3. ziklokoen irakurraldiak

Hirugarren hiruhilabetean zentzumenak landu ditugu eta hauekin batera: argia, soinua eta beroa. Unitate honen azken ekoizpena irakurraldi bat prestatzea zen eta hona hemen gure lanaren emaitza.


Ir a descargar

Ir a descargar

Ir a descargar
Ir a descargar