2010-02-11

BIHARKO IHAUTERIETAKO JAIALDIA ATZERATUTA

Eguraldia dela eta eskolan biharko ihauterietako jaialdia datorren eguaztenera atzeratzea erabaki dugu. Horrela ume guztiak etortzeko aukera ziurtatu nahi dugu, eta eguaztenerako eguraldia hobeagoa izango denez herriko plazan ospatzeko aukera izango dugu.

FORU ALDUNDIA IKUSTEKO IRTEERA ELURRA DELA ETA BERTAN BEHARA GELDITU DA

Elurra dela eta gaurko txangoa bertan behera gelditu da. Beraz, Foru Aldundia ikustera beste egun baterako utzi dugu.
Beste alde batetik, auzune batzuetako umeak ez dira eskolara etorri etxetik bajatzeko arazoak eduki dituztelako, eta beste batzuk etorri egin dira baina arazoekin...

IKASPILOTA TOPAKETAK' 09-10

Martitzen honetan gure eskolako 5. eta 6. mailakoak Igorrera joan dira "Pilota topaketetara". Guztira 175 haurra egon dira, hurrengo ikastetxekoak:
  • ARRANKUDIAGA I. P. (Arrankudiaga)
  • ARRATIA I.P. (artea)
  • DIMA UGARAGA I.P. (Dima)
  • IGNAZIO ZUBIZARRETA I.P. (Igorre)
  • JUAN B. EGUZKIZA MEABE I.P.
  • OTXANDIO I.P. (Otxandio)
  • ZEANURI I.P. (Zeanuri)
  • ZUBIALDE I.P.
Egindako ekintzen artean hurrengoak egon dira: Pilota jokoak, Pilota jaialdia ...
Oso ondo pasatu dute...

2010-02-04

MENDI IRTEERA: SAN ADRIANERA


Zapatu honetan, otsailak 6a, guraso elkarteak antolatutako mendi irteeran bat egongo da Ipiñaburuko San Adrian baselizara. Plazatik (Txoko Sagarnatik) goizeko 9:30etan irtengo gara eta eskolako familia guztiak gonbidatuta zaudete.

2010-02-03

SANTA AGEDA ETA IHAUTERIAK

Hemen daukazue aurtengo Santa Ageda eta Ihauterietako egitaraua. Denon parte hartzea espero dugu.

2010-01-31

MATRIKULA KANPAINA ESKOLA PUBLIKOAN

Datorren astelehenean hasita eta otsailaren 12ra arte, familiek ikastetxeetan matrikulak egiteko aukera izango dute. Zeanuri LHI-n, bihar, otsailak 1, arratsaldeko 16:30tan ume berri guztien familiak gonbidatuta daude gure eskola hobeto ezagutzeko eta matrikulazioaren inguruan dituzten zalantza guztiak argitzeko asmoz.

.

BLOGA BERRESKURATZEN

Kaixo lagunak:
Bloga hau aspaldi zabaldu nuen baina hainbeste lanen artean albo batera utzi nuen. Honekin berriz hasteko ordua dela uste dut. Asmoa: komunikatzeko bide berria, irakasle-guraso, irakasle-ikasle, irakasle-irakasle. irakasle, beste pertsona batzuk...



Beno aurrera!