2010-11-30

PROJECT COMENIUS 2011/2013

Aurreko ikasturtean Eskola Kontseiluak eskolak Comenius proiektuan sartzea (edo ahalegintzea behintzat) onartu zuen. Geroztik proiektu honetan sartzeko guztiz beharrezkoak diren sozioen (partner) bila ibili gara. Gure lanak emaitzak eman ditu, eta jadanik, talde bateko kideak gara, eta dena ondo badoa, DIVERSITY - OUR MOST PRECIOUS TREASURE lelopean, 2011/2013 ikasturteetarako proiektua eskatuko dugu.
Baina nortzuk dira gurekin lanean aritzeko prest dauden eskolak?, ba hemen dituzue:

. Proiektuaren zer nolakoak definitzeko Turkiako eskolakoek Prestakuntza bisita bat antolatu dute, abenduaren 13tik 17ra, euren ikastetxean, eta bertara Poloniako irakasleak eta gure eskolako irakasleak (Edurne Ugarte eta Ainhoa Pujna) joango dira.
Denontzako aberasgarria izango dela uste dugu, eta datorren ikasturterako proiektua onartzen badute, gure eskolak Europako beste herrialdetako ateak irekita izango ditu....

EGUEN HONETAN ESKOLA KONTSEILUA

Eguenean, abenduak 2, ikasturte honetako bigarren Eskola Kontseilua izango dugu. Hauek dira bertan landuko diren gaiak:
1. 2009/10 ikasturteko memoriaren onarpena.
2. 2010/11 ikasturteko urteko planaren onarpena.
3. Obrak, eskolako mantenua, konponketak.
4. Europako proiektuak: Turkiara egingo dugun Prestakuntza bisita.
5. Bakoitzak dakarrena.
Eskola kontseiluko honetako akta blogean jarriko dugu, eta guztiok bertan erabakitakoa jakiteko aukera izango duzue.
ZUZENDARITZA TALDEA

2010-11-24

Gure lagunak Cogan Nursery School-ekoak jaso dute gure kutxa!!




Kaixo! Oraintxe bertan jaso dut Gogan-eko e-maila, gure kutxa jaso dutela eta asko gustatu zaiela, batez ere "Arditxo" ardia eta panpinak . Hauxe haiek idatzitakoa, ea zerbait ulertzen baduzue:



Arditxo has arrived safely in Wales. Thank you so much for the gifts from your country, it was very exciting to recieve the parcel and it took us a long time to calm the children down after seeing what was inside the box!I have attached a couple of photos of some children with our display of your region and the comments they made:


"My name is Megan and I would like to say Thank You, I love Arditxo the sheep, I gave him cuddles, I didn't know that you had special costumes like we have but I do now because of the beautiful dolls you sent to our school."

"My name is Isabelle and I really like the girl doll she looks like a Welsh lady but different."

"My name is Mikey and I love the racing car and when I am bigger i am going to drive in a racing car!" (Isabelle eta Mickiy bertako ume bi direla uste dut eta Megan irakaslea )


The activity has been really exciting and we will now look more closely at the items you have sent over the coming weeks to learn more about Spain and the Basque region.Of course we would like to continue our relationship and have created a plan for our international activities for this year which I will forward to you later.

Thank You once again
Cogan Nursery School


Laburbilduz, oso pozik jarri zirela kutxa heldu zenean, gugandik hurbilago sentitzen direla , euskaldunok eta galestarrak antzeko gauzak ditugula eta jarraitu nahi dutela gurekin proiektu honetan



Guk ere pozik gabilz haiekaz ezta???

2010-11-19

COGAN NURSERY SCHOOL ETA ZEANURIKO ESKOLA

Pasadan ikasturtean Galesen dagoen haur hezkuntzako ikastetxe batekin harremanetan jarri ginen. Ikastetxearen izena Cogan nursery School da.
Aurreko sarrera batean aurten eskola honekin egin dugun ekintza baten berri eman genuen (elkarri maleta bat bidaltzea eta bertan gure eskola eta herria ezagutarazteko baliagarriak diren hainbat gauza sartzea adostu genuen)
Baina, nortzuk dira gure lagun berriak?Horretarako eurek bidalitako aurkezpena hemen jartzen dugu. Gainera euren web orria bisitatzea gomendatzen dizuegu....(ikastetxea zoragarria da...)
Coganeko lagunekin elkarlanean aritu gara, eta agian denboraz, pertsonalki ezagutzeko aukera izango dugu......

2010-11-11

GURE BLOGA IRAKURTZEN DUZUN HORRI

fserrano72.blogspot.es
Gure bloga baten batek irakurtzen duela argi dago, guztioi ESKERRIK ASKO. Baina orain pausu bat gehiago eskatzen dizuegu, zuen partehartzea iruzkinak (comentarios) eginez. Oso erreza da, ez da behar harpidetuta egotea... Nor animatzen da?

Guk ere geure eskolako kutxa bidali dugu!


Azaroaren 5ean Haur Hezkuntzakoek euskadi ta zeaniko gauza pilo sartu zituzten kutxan haur hezkuntzako Gogan ikastetxera bidaltzeko. Athletik- eko bandera eta esku pilota ez ziren faltau eta guk ere euskal maskota bidali genion "Arditxo" ardia. Gure kutzxa gustatuko zaiela espero dugu







On November 5th we send our Basque Box to Cogan Nursery school. we put lot of thing from Zeani and Basque Country. Among them there were an Athletic's flag and a basque ball. We also send a Basque mascot named "Arditxo". We hope they will like it

2010-11-10

4 eta 5 URTEKOAK ZUHATZAN

URRIAK 7 ETA 8, 4 ETA 5 URTEKOAK ZUHATZARA JOAN GINEN.BERTAN PRIMERAN PASATU GENUEN, BEGIRA BESTELA BIDEO HAU.

2010-11-04

DIMARA BIDAIA






Urriaren 22an 3.eta 4.mailakoak Jentilzubira eta Balzolako kobetara joan ginen.Eguraldi bikaina izan genuen. Jentilzubi oso handia zen. Koba baten
sartu ginen, iluna eta handia zen. Abaroko tunelean ere sartu ginen. Oso ondo pasatu genuen.